Kaixo lagunak!
Hemen duzue egun hauetan nahi izanez gero egiteko proposamen batzuk!
KINESTEMAK
Etxekoek ezagutzen ez badituzte ere, etxean praktikatzen jarraitu dezakezue. Zuen izena, gelakoena...
Guraizekin papertxoak moztu! Honetarako aldizkariak, koloreetako paperak... erabili ahal dituzue eta gero itsasi forma desberdinetako konposizioak eginez.
Trebatu gaitezen guraizekin ere!!
EUSKARA
Gogoratu Kokozoro gertu izango dela; RIN, RIN, RIN EUSKARAZ HITZ EGIN!!! Eta bide batez aprobetxatu euskarazko film edo marrazki bizidunak ikusteko.